Inicio
AMBI: AZTI Marine Biotic Index .:. V. 4.1
PDF fitxategia Inprimatu E-posta

AMBI

AZTI Marine Biotic Index Itsas Indize Biotikoa neurtzeko tresna da., AZTI-Tecnaliak garatutakoa. 5.900 taxon baino gehiago ditu, Ipar Itsasokoak, Mediterraneo Itsasokoak eta Hego Ameriketakoak. AMBI indizea kalkulatzen du, datuak grafikoko irudikatzen ditu eta emaitzak esportatzen ditu...

Erregistratu webgunean eta deskargatu!

Europar araudi berriek (2000/60/EC Uren Arteztaraua, Itsas-Estrategia) adierazle biologikoen garrantzia azpimarratzen dute. Kosta eta estuarioetako kalitate ekologikoa zenbatetsi asmoz, AZTI-Tecnaliako teknikoek, Ángel Borja doktoreak zuzendurik, AMBI indizea eta M-AMBI tresna garatu dituzte. Tresna hauek uraren kalitatean gertatzen diren aldaketek, nahiz naturalak edo gizakiak eragindakoak, eragindako komunitateen erantzuna aztertzen dute, epe luzeko ingurumen baldintzak uztartuz.

AMBI (AZTI Marine Biotic Index) tresnak, Europako (Ipar Itsasotik Mediterraneora), Ipar eta Hegoameriketako eta Asia Hegoekialdeko kostaldeko eta estuarioetako sistemetan esanguratsuak diren 5.900 taxa baino gehiago biltzen ditu. Programa honek AMBI indizea kalkulatu, grafikotan irudikatu eta emaitzak esportatzen ditu. Erabili ahal izateko Marine Pollution Bulletin aldizkarian argitaratutako erabilera protokoloan adierazten diren gomendioak jarraitu daitezke. Aurreko bertsioekiko berrikuntza nagusia kalkuluetan 255 lagin baino gehiago erabil daitekela da. Bertsio hau, 2010ko otsailan eguneratua izan da.

 

Zona costera

Share Link: Share Link: Bookmark Google Del.icio.us Digg Facebook Myspace Reddit Technorati Stumble Upon Blogmarks Ask MSN Live Blogter
 

itsasnet.com

AZTI-Tecnalia

RIM: Revista de Investigación Marina